Bihotz ukitzailetzat jo dute "Axeri Dantza, herri baten erritua" dokumentala

Xabier Lasa 2025eko abenduaren 20a

Lan bikaina, emozioz beterikoa dela aitortu dute Basteron bete duten ikusle gehien-gehienek, "Axeri Dantza, herri baten erritua" dokumentala ikusi eta gero, gaur eguerdian. Izaskun Beraza Andoaingo axeri dantzarien kapitainak eta Aitor Arruti zuzendariak egin dute emanaldiaren aurrreko aurkezpena. Argazki-sorta eta bideoa (behean), ikusgai: 

Abenduaren 28an, igandearekin, eguerdiko 12:30ean Adunako elizan egingo dute bigarren ikustaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!