Eskuz banakako txapela Andoainera ekarri du Unax Gonzalezek

Aiurri 2025eko abenduaren 22a

Aurreko ostiralean, abenduak 19, Gipuzkoako txapelketako infantil mailako finala jokatu zen Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Aurrez aurre izan ziren Azpeitiko Adei Lizarralde (Ilunpe) eta Andoaingo Unax Gonzalez (Gazteleku). Partida lehiatuaren ostean, Gaztelekuko pilotariak lortu zuen merezitako txapela. 

Zorionak Unax! segi lanean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!