Beñat Fernandez andoaindarrak munduko txapelketa lortu zuen urrian Supersport 300 txapelketan. Omenaldi beroa egin zieten herrikideek, handik egun gutxira. Balentria horren ikus-entzunezkoa asteartean ikusgai izango da Basteron, gaueko 22:00tan hasita.