Programazio osoa, hemen.
Besteak beste, aipatzekoak dira, antzerkigintzan, “Trajea” antzezlana Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreekin, “Promesarik txikiena” Infiitudrama konpainiarekin, edota, Rikardo III eta ni” Horman Poster eta Dxusturi Teatroarekin.
Belharra musika taldeak bluegrass emanaldia plazaratuko du Basteron, Flhos de Norris taldeak bossa eta funk estiloak fusionatzen dituen kontzertua emango dute. Haur ikuskizunen atalean, Porrotx, Marimotots, PUPU eta Lorek “Zerua lapurtu dute” beren azken abentura ekarriko dute Andoainera, eta Marie de Jong Konpainiak natura eta irudimen uztartuko ditu “Kimu” ikuskizunaren eskutik.
Andoaingo bi kulturgileen dokumentalaren estreinaldia
Andoaingo herriarekin harreman zuzena duten bi ekitaldi ere azpimarratzekoak dira.
Batetik, herriko bi kulturgileek, Josema Langara antzerkigileak eta Eduardo Arreseygor argazkilari eta arte plastikoetan adituak elkarrekin egin duten “Qualia” dokumentala estreinatuko dute. ONCE Gipuzkoako Oroimenak antzerki taldearen bizipenak kontatzen dituen ikus-entzunezkoa da. Hain zuzen, ikusmen-urritasuna duten eta antzerkia egiten duten emakumeen eta gizonek itxaropen, zailtasunak eta emozioak jasotzen ditu dokumentalak, eta otsailaren 6an proiektatuko da auditorioan. Ondoren, solasaldia izango da bi egileekin.
Bestalde, apirilaren 30ean, “Orratz begia. Andoain” erakusketa irekiko da, eta apirilaren 30a bitarte egongo da zabalik. 1936Ko kolpe militarraren aurkako erresistentzian barrena, halabeharrez, Frantzian, Belgikan, Britania Handian, Katalunian, Sobiet Batasunean eta Ameriketan aterpea aurkitu behar izan zuten Euskal Herriko eta Andoaingo haurren ondarea jasotzen du erakusketak.