Ainhoa Ostolaza kirol zinegotziak hartu zuen hitza Sarobera bertaratu ziren kirolariei eta herritarri ongietorria emateko. Amane Area kantari gazteak eta bere ahots goxoak musika jarri zioten (behean, bideoa) Mikel Ibargoien udaleko komunikazio arduradunak gidatu zuen ekitaldiari.
Taldekako sariak
· Futbola
Urnieta KE: infantil mutilak Ligako txapeldun.
(Aimar Lizaso eta Ander Egañak jaso zuten saria).
· Pilota
Urnieta KEko Imanol Odriozola eta Ander Ezenarro azpitxapeldun (igoera 2. mailara).
· Judo
Amets Carrera: Espainian, 1. go postua.
Borja Seco: Espainian, 2. go postua.
Aitor Santos: Euskadin, 1. go postua.
David Blanco: Espainian, 3.go postua jiu jitsu.
Oier Duran: Espainian, 3.go postua.
· Ehiza
Laxaro Oyarbide: Compaq sporting (Euskadiko Txapeldun, Europako txapelketan, 8. postua).
Iraitz Oyarbide: Compaq sporting (Euskadiko Txapeldun, Europako txapelketan ere lan bikaina).
Banakako sariak
· Herri Kirolak
Julen Gabirondo: Segan, Gipuzkoako txapeldun.
Nerea Arruti: Aizkolan, Gipuzkoako txapeldun.
· Triatloia
Txaro Tomasena: urrezko domina Wold Masters Games.
· Gimnasia Erritmikoa
Eider Cea: Euskadi 2., Espainiako Txapelketa parte hartu
· Igeriketa
Jon Goñez Ortuñez: Espainian, 5. postua.
· Kulturismoa
Maddi Busto: Iberian Natural Cup txapeldun.