Aldaketak, egunotan, Allurralde kiroldegiko zerbitzuan

Aiurri 2025eko abenduaren 26a

Gabonetan kirol ekitaldi seinalatuak izango dira Andoainen eta horrek eragina izango du kiroldegiko hainbat zerbitzutan.

Erabiltzaileek honako ohar hauek aintzat hartu beharko dituzte:

Abenduak 26, 27, 28,
Allurralde kiroldegia

Udalak aditzera eman duenez, kiroldegiko goiko solairuko makina-guneak (harmaila eta terraza) itxita egongo dira.

Urtarrilak 3,
Allurralde igerilekua

Itxita egongo da igerilekua erabiltzaileentzat, arratsaldeko 15:00etatik 18:30era.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!