Orain arte ordutegi hori bi orduz luzeagoa zen, zehazki, 22:00ak arte. Baina, euren artean adostutakoaren arabera, ordutegia murriztea erabaki dute. Hori bai, astegunetan bakarrik.
Guardiako farmazien ordutegia 2026an
- Astegunetan: 09:00-20:00.
- Asteburu eta jaiegunetan: 09:00-22:00.
Farmazietan galdera eginez, arrazoia zehatza da: astegunetan apenas da lanik 20:00-22:00 orduen artean. Hori da, beraz, 2026ko ordutegia moldatzeko arrazoia. Astegunetan, aurrerantzean, iluntzeko 20:00etatik aurrera, guardiako farmaziaren premia izanez gero, Hernanira joan beharko da.