Aurretik bildutako neguko arropa eta manten banaketa egin dute

aiurri 2025eko abenduaren 27a

Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek neguko erropa eta manten bilketa kanpainari ekin zioten aurreko egunetan Hernanin eta Andoainen, eta gaur eguerdian banaketa egin dute, Igara Espazio Sozialistan.

Behar handiena dutenei laguntza txiki hori eskaintzeaz gain, gizartean benetan gaizki pasatzen ari den jendearen gaineko kontzientziazioa egin nahi izan dute, ikusgarri eginez errealitate hori, Xabi Agirrezabalak adierazi duenez.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!