Iaz, egutegi arazoak tarteko, ezin izan zuten antolatu. Aurten, ordea, bai. Hiru mailatan jokatzen da:
KADETEAK ETA JUBENIL MAILAKOAK
40 minutuko partidak, 20 minutuko bi zatitan. Talde bakoitzak hutsartea eskatzeko tarte bana izango du. 5 minutuko atsedenaldia.
SENIOR MAILAKOAK
Jardunaldiari amaiera emateko adiskidantzazko partida da. 60 minutuko partida, 10 minutuko atsedenarekin eta talde bakoitzeko bi hutsarte eskatzeko aukerarekin.
ERREGETAKO XXII. ESKUBALOI TXAPELKETA
Emakumezkoak
Urtarrilak 3, larunbata
ALLURRALDE kiroldegia
- 09:00 Leizaran Brikogoros-Saieko JUB
- 09:50 Urdaibai Luruna-Muntparpe JUB
- 10:40 Saieko-Noain JUB
- 11:30 Malkaitz-Muntparpe JUB
- 12:20 Leizaran Brikogoros-Noain JUB
- 13:10 Urdaibai Luruna-Malkaitz JUB
ARRATE pilotalekua
- 09:00 Leizaran Horia-Ordizia KAD
- 09:50 Leizaran La Salle Berrozpe-Noain KAD
- 10:40 Malkaitz-Ordizia KAD
- 11:30 Leizaran La Salle Berrozpe-Urdaibia Renteria KAD
- 12:20 Leizaran Horia-Malkaitz KAD
- 13:10 Urdaibia Renteria-Noain KAD
ALLURRALDE kiroldegia
- 16:00 Kadete mailako finala.
- 17:00 Jubenil mailako finala.
- 18:00 Sari banaketa ekitaldia.
- 18:30 Senior mailako partida: Leizaran Lanbroa Taberna-Urola.
Zozketa solidarioa
Eguna borobiltzeko, Patinoren aldeko errifak erosteko aukera izango dute ikusleek. Andoainen ondo dakitenez, Artrogriposis gaixotasun arraroa daukan Nahia Patino Arancon haurra. Ekimen ugari egin da herrian haren familiaren alde.
