Material piroteknikoa arduraz erabiltzeko deia

Aiurri 2025eko abenduaren 30a

Tentuz jokatzeko deia luzatu du Andoaingo Udalak: “Guztion segurtasuna eta ongizatea zaintzea denon ardura da”.

Hiri-eremutik urrun, animaliengandik bereiztuta eta pertsonak zainduz. Gomendio-sorta argitaratu du Andoaingo Udalak. Arduraz jokatzea ezinbestekoa da, material piroteknikoa erabiltzeak lesioak, erredurak edo entzumen-kalteak sor ditzakeelako. Jakinik, gainera, estres eta antsietate handia eragiten diela hainbat giza-taldeei. Era berean, bereziki eragiten die etxeko animaliei, hala nola txakurrei eta katuei. Saihestu daitekeen sufrimendua baita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!