"Pozik nago Andoaingo elastikoarekin egin dudan azken lasterketan garaipena eskuratu dudalako"

Aiurri 2025eko abenduaren 31

Ziklokroseko Euskadiko txapelketan, Irati Aranguren Carbaiedak ez zuen aurkaririk izan eta lasterketa buruan hasieratik amaierara egon zen bakarra izan zen. Bigarren sailkatua den Mirari Gotxi Olartekoetxearen (BER) aurretik helmugaratu zen, minutu eta erdiko aldearekin.

2026an txirrindularitza profesionalera egingo du jauzi Irati Arangurenek: Laboral Kutxa taldearen maillotarekin arituko da datozen bi denboraldietan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!