Bi lagun atxilotu dituzte, landa-etxebizitza batean lapurreta-saiakera bortitza egotzita

aiurri 2026ko urtarrilaren 2a

Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen atzo, Andoaingo landa-etxebizitza batean indarrez lapurtzea eta bertan bizi den bikotea jipoitzea egotzita. Bortitza izan zela lapurreta saiakera, zehaztu du Ertzaintzak. Erasoa jasan zuen etxeko bikoteak osasun-asistentzia jaso behar izan zuen.

Ertzaintzak zabaldu duen oharrean adierazi duenez, ostegunean goizeko 08:00k aldera izan zen lapurreta-saiakera. Etxean bizi den bikotea ohean lo zela ate-joka hasi zen lapurretako bat. Bikotekide batek, gizonezkoak, atea ireki zionean, eraso egin zion lapurrak. Borrokan, erasotzaileak biktima jo zuen eta lanpara baten kablearekin itotzen saiatu zen”, Ertzaintzak esan duenez.

Liskarra ikusita, etxeko bigarren bikoteak, emakumezkoak, bikoteari laguntzeko asmoz, makuluarekin eraso egin zion lapurrari. Halako batean, lapurraren kide bat etxean sartu, eta erasotzailea banatzen saiatu zen.

Emakumea telefonoz gertakariaren berri ematen ari zela ikusita, etxetik alde egin zuen, Ertzaintzak zabaldu duen kontakizunaren arabera.

Bien bitartean, etxean borrokan jarraitu zuen lehenbiziko lapurrak etxeko bikotekide batekin, eta denbora aurrera joan ahala, Ertzaintzak etxera gerturatu eta hura atxilotu egin zuen.

Bigarrengo lapurraren atxiloketa, handik denbora batera egin ahal izan zuten ertzainek, udaltzainen laguntzarekin.

Etxean erasoa jasan zuen bikoteak osasun-asistentzia jaso behar izan zuela gehitu du Ertzaintzak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!