Itsu utziko zutela mehatxua egiten zioten bitartean eman zizkioten ukabilkadak.
Erasoa gertatzen ari zen unean, Lurraldebuseko busa geltokian geratzea egokitu, eta bertatik hiru bezero jaitsi zirela ikusita, ihes egin zuten hiru erasotzaileek.
Biktima, ezagunek lagunduta, Hernanin Osakidetzak daukan larrialdietara joan zen lehenbizi, eta handik, Arantzazu ospitaleko larrialdietara. Han, osasun azterketa egin zioten; aurpegiko traumatismoa diagnostikatu zioten; hain zuzen, eskuineko begian edema palpebrala goian eta behean, eta odoljarioa sudurrean.
Hurrengo egunean, Udaltzaingoan salaketa jarri zuen herritarrak. Egun horretan bertan udal arduradunak harekin jarri ziren harremanetan, bere egoeraren berri jakin asmoz.
Etxeberrieta auzokoa da, eta adierazi duenez, erasotzaileak ere auzoko hiru gazte dira. Aiurrin gertakizunaren azalpenak eman ditu, eta bere izen-abizena ez agertzeko eskatu du.