Caritaseko boluntarioek hiru eurotan jarri zituzten Gozoa gastronomia elkarteak prestatutako 1.500 zorro. Horietan, Gipuzkoako Artisau Gozogileen elkarteak egindako errege opil solidarioak eta sorpresak sartu zituzten, eta gehienak saldu zituzten (kronika eta argazki-sorta gehiago, Hirutxuloko Hitza aldizkarian).
Bildutako diru guztia Caritas Gipuzkoako programa eta zentroei bideratuko dute, gizarte bazterkeria bizi dutenei laguntzeko.
Plaza-dantzen taldea, airoski
Zarauzko Otxotea eta Urki Dantza Taldeko plaza-dantzen taldeak girotu zuten ekimena eguerdian, esan bezala.
Plaza-dantzen taldeko gidari den Maite Sagasetak adierazi du oso gustura aritu zirela Donostiara joandako 25 dantza-kideak. “Goiz polita pasa genuen bertan, pozik dantzan eta irrifarrea ahoan urte berriari hasiera emanez. Gurekin batera inguruan zebilen jendea ere animatu zitzaigun dantzara. Plaza-dantzak egin genituen, baina baita biko dantza batzuk eta kalejiraren bat ere. Dantza bat prestatua genuen (bals goxo bat) Palestinako herriari eskaintzeko (hitzartze txiki bat egin dugu horren harira), baina azken egunetan Venezuelan jazotakoak eta aurretik ere erasoak jasatzen ari diren Ukraina bezalako herrialdeak ere gogoan hartu getuen”.