Goizean hasita, Udaltzaingoa eta Zerbitzuen Saileko udal brigada izotzak eragin dezakeen arriskua arintzeko lanean ari dira.
Neguko plana, martxan
Andoaingo Udalak mezua zabaldu du, berriki: "Tenperatura baxuak direla eta, Udalak Neguko plana aktibatu du, eta Udaltzaingoa eta Zerbitzuen Saileko brigada gatza botatzen ari dira gaur goizetik puntu gakoetan irristaketak eta erorketak saihesteko. Eskertzen dizuegu zuen lankidetza eta, mesedez, jarraitu emandako prebentzio argibideak".
Arriskuguneak, lehen orduan
Oinezkoentzat hainbat gune irristakor topatu ditugu.
Leizaran instituaren inguruko pasabidea, Aierbe etxetik gertu.


