Sinopsia
2024ko ekaina. Iñigo Urkulluren hamar urte pasatxoren agintaldiaren ondoren, askorentzat ezezaguna den aurpegi batek hartu du Eusko Jaurlaritzaren gidaritza: Imanol Pradalesek belaunaldien arteko erreleboa egin du, EAJren aparatua astinduz. Harekin batera, funtsezkoak dira euskal "cayetano" delakoen zein soziologoen klana, egungo erakunde-egitura eta alderdi jeltzalearen barruko botere-banaketa konfiguratzeko. Bere maila-igoera Bizkaiko Burkide Gazteen (JoBuBi) gainbeherarekin batera gertatu da.
Birkonfiurazio horren bideak, aliantzak eta barne-tentsioak berreraikitzen ditu liburuak. Bizkaiko diputatu izan zenetik EAJko buruzagi instituzional bilakatu arte, alderdiaren higadura elektoralak, burukide batzuekin lotutako ustelkeria-auzien agerpenak eta bezero-sareak gidatzen dituzten jeltzale familien arteko tentsioek markatutako eraldaketa baten erdigunean ageri da Pradales.
EAJko taldeen arteko botere-kuoten banaketa eta horrek erakundeentzat eta euskal gizartearentzat dituen ondorioak ulertzen saiatzeko gida da liburua.
