Andoaingo historiari buruzko ikerketa-proiektuak Udal Artxibotik bideratu eta Leyçaur aldizkariaren bidez argitara ematen dira. Oraingo honetan antolatzaileek lau ikerketa-proiektu hautatu dituzte.
Honako hauek dira diruz lagundutako ikerlanak eta egileak:
- “La violencia política en Andoain en el Tardofranquismo. El caso del Tribunal de Orden Público (1963-1977)”, Pedro Barruso Barés. 2.500 euro.
- “Grazia Garagorriren hilketa bere testuinguruan. Emakumeen kontrako indarkeria Andoainen (XVI-XVIII. mendeak)”, Iosu Etxezarraga Ortuondo. 3.000 euro.
- “Emakumearen egoeraren bilakaera Andoainen trantsizio garaian (1975-1985). Tradizioa ala haustura?”, Paula Fernández Garcia. 3.000 euro.
- “Juan Bautista de Erro (1773-1854). Vascófilo y teórico del absolutismo”, Xabier Iñarra San Vicente. 2.500 euro.