"Estatutu propio baten alde”, medikuen greba deitu dute

Aiurri 2026ko urtarrilaren 14a

Euskadiko Sendagileen Sindikatuak grebara deitu dituzte berriz osasun zerbitzuetako medikuak, asteazken eta ostegun honetarako. Andoainen, lehen orduan hasita, eragina izan du grebak.

Azken hilabetetotan ekimen betean dira medikuak. Abenduan lau eguneko deialdia egin zuten euskal medikuek, esatu mailako ekimenarekin bat eginez. Orduko hartan adierazi zutenez, “medikuen egoera kritikoa da eta osasun publikoak bizi duen egoeraren isla baino ez da: lan-gainkarga, langile-falta, agenda onartezinak eta profesionalen osasuna eta pazienteen segurtasuna arriskuan jartzen dituen prekarizazio kezkagarria. Hori dela eta, Elkargoak protestekin bat egiten duten profesional guztiei beren babesa eskaini nahi die".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!