“Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna 2026” iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du Andoaingo Udalak

Aiurri 2026ko urtarrilaren 14a

© Barrena

Sari bakarra izango da, 500 eurokoa, Salkinera atxikitutako dendetan kontsumitzeko.

Oinarriak

  • Gipuzkoan bizi diren eta 16 urtetik gora duten emakume guztiek parte har dezakete.
  • 65 cm-ko altuera eta 31 cm-ko zabalera izango dute kartelek, eta irudia neurri horietan edo horien proportzioan aurkeztu beharko da. Guztietan, ongi nabarmendurik, ondoko testua azalduko da: “Martxoak 8 - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA. ANDOAIN 2026”. Testu horretaz gain, ez da beste lelorik edo testurik idatziko.
  • Koloretan eginda aurkeztuko dira lanak.
  • Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, hiru kartel aurkeztu ahal izango du, eta eduki eta
  • ideiari dagokionez, guztiz originalak izan beharko dute.
  • Lanak aurkezteko: Bastero Kulturgunean, otsailaren 10ean, asteartea, 10:30etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:00etara. Lan bakoitzarekin batera, gutun-azal itxi bat joango da. Gutun-azal barruan egilearen izena eta abizenak, helbidea eta telefonoa adieraziko dira. Gutun-azalaren kanpoaldean eta kartelaren atzealdean egilearen adina eta aurkeztutako lanaren leloa edo izenburua.
  • Saria: sari bakarra izango da, 500 eurokoa, Salkinera atxikitutako dendetan kontsumitzeko.
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!