Antolatzaileek aurreratu dutenez, arratsaldeko 16:00tan hasiko da Sprint formatuko proba. Hots, partaideek 5 kilometro korrika, 20 bizikletan eta beste 2,5 gehiago egingo dituzte korrika. Ibilbidean berrikuntzak egingo dituzte ibilbidea ikusgarria izan asmoz. Izen-ematea laster zabalduko dute.
Bestalde, proba berme guztien egin ahal izateko, egunean bertan laguntza emango duten boluntario bila ari dira. Zinez eskertuko lukete herrikideen laguntza. Horretarako prest daudenek e-posta idatzi behar dute: zumeatarrakiroltaldea@gmail.com.
Bigarren edizioa
Iaz, Zumeatarra Triatloi Taldetik sortu zen ideia kirol jarduera horretan proba asko desagertu eta berriak aurkezten zirela ikusita. Andoainen antolatzeko pausua eman zuten eta, nagusiki, bi irizpide jarraitu nahi izan zituzten: lehena, ikusleak bertatik bertara izan asmoz, probaren zati handia herri barruan egitea; bigarrena, partaideen gustuko ibilbide erakargarria egitea. Bi irizpide horiek oinarri aritu ziren lanean. Asmoak onak ziren eta, hein handian, bete ziren. Baina bada kontrolaezina den aldagaia: eguraldia. Eta, zoritxarrez, eguraldi txarra izan zen proba egunean eta horrek ibilbidea zaildu eta protagonisten eginahala zaildu zuen.