Honako hauek dira lehian murgildu diren bikoteak: Ruiz de Infante-Mendizabal, Sagardui-Gaminde, Arrizabalaga-Bergara, Aldai-Arrillaga, Zabaleta-Bertiz, Etxegarai-Capellan eta Ibarrola-Erasun. Antolatzaileek izen bat nabarmendu dute: "Alize Sagardui goizuetarraren debutak azpimarra merezi du. 14 urterekin, aurrelari nafarrak promesa mailako txapel guztiak bereganatu ditu eta lehen mailan aritzeko aukera izango du, harrobiko lan onak sariak izaten dituela berretsiz".
Mendizabal, Larrabetzun
Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergarak osatutako bikoteak garaipena eskuratu zuen, Ruiz de Infante-Mendizabali 22-13 gailenduta. Irabazleak 7-0 aurreratu ziren markagailuan eta partida erraza zirudien, baina Ruiz de Infantek eta Mendizabalek ez dute amorerik eman eta partida hamahiruna berdintzea lortu zuten. Sakea berreskuratuta, Olatz Arrizabalagak partidaren aginte makila hartu eta, joko oso ona erakutsiz, sekulako tantoak lortu zituen, 22. kartoiraino iritsi arte.