Txotx denboraldia 2026

Giro ederrean ekin diote txotx denboraldiari Mizpiradin, bart

Aiurri 2026ko urtarrilaren 17a

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko kide den Amaia Zubeldia andoaindarraren eskutik eman diote hasiera txotx denboraldiari, Mizpiradi sagardotegian, bart. Nerea Ibarzabal eta Xabat Illarregi bertsolariek eta Aidüru taldeak girotu dute ospakizuna. Argazki-sorta eta bideoak (behean), ikusgai:

Punttuka Bertso Eskolak, Auzoetako Jai Batzordeak eta Gaztañaga eta Mizpiradi sagardotegiek antolatu dute ekitaldia, Andoaingo Udalaren laguntzarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!