Ongietorria egin zaie herrira etorri berriei

aiurri 2026ko urtarrilaren 19a

2025ean Andoainera bizitzera iritsi ziren bizilagunei harrera-ekitaldia eskaini zitzaien udaletxean, atzo arratsaldean. Munduko 35 herrialdeetako 246 pertsonek eman zuten izena herriko erroldan 2025. urtean, guztira.

Alkateaz gain, Haizea Barandiaran (EH Bildu), Aritz Alkain (PSE-EE) eta Pepe Iparragirre (Elkarrekin Podemos) zinegotziek hartu zuten parte harrera-ekitaldian.

Udal korporazio guztiaren izenean hartu zuen hitza Andoni Alvarez alkateak, eta bertaratu ziren bizilagunei adierazi zien harro daudela “jatorri desberdinetako familiek eta pertsonek gure herria aukeratu dutelako beren etorkizuna eraikitzeko”.

Ekitaldian parte hartu zuten bizilagun berriek ere mintzatzeko aukera eduki dute ekitaldian, eta poza agertu dute guztiek ere. Hain zuzen, Hamza Mesli (Aljeria), Ibtissam El Karimi eta Omar Touil (Maroko), Victor Cuenca eta Nelly Caiza (Ekuador), Andres Rubiano (Kolonbia) eta Aitor Gurrutxagak (Galizia), azpimarratu dutenez, Andoainen harrera ona jaso dute, ez oso handia eta lasaia dela aukeratu duten herria iruditzen zaie, eta inguruan paraje natural politak (Leitzarango bailara batik bat) edukitzea baloratzen dute asko.

 

Etorri berriak, herrialdez herrialde

Jarraian, herriko erroldan izena eman duten pertsonen (246) jatorria (35) eta horiek guztira zenbateko portzentajea osatzen duten zehazten da:

Maroko 71 (% 30,47).

Kolonbia 37 (% 15,88).

Nikaragua 28 (% 12,02).

Honduras 14 (% 6,01).

Aljeria 14 (% 6,01).

Peru 9 (%3,86).

Ekuador 7 (% 3).

Errumania 5 (% 2,15).

Txina 4 (% 1,72).

Kuba (4 (% 1,72).

Venezuela 4 (% 1,72).

Portugal 3 (% 1,29).

Guatemala 3 (% 1,29).

Senegal 3 (%1,29).

Pakistan 3 (% 1,29).

Argentina 2 (% 0,86).

Tunisia 2 (% 0,86). Siria 2 (% 0,86).

Nigeria 2 (% ,0,86).

Mexiko 1 (% 0,43).

Boli Kosta 1 (% 0,43).

Polonia 1 (% 0,43).

Italia 1 (% 0,43).

Ghana 1 (% 0,43).

Harreman diplomatikorik gabeko herrialdea (% 0,43).

Britania Handia 1 (% 0,43).

Georgia 1 (% 0,43).

Mendebaldeko Sahara 1 (% 0,43).

Brasil 1 (% 0,43).

Egipto 1 (% 0,43).

Ginea 1 (% 0,43).

Bolivia 1 (% 0,43).

Txekiako Errepublika 1 (% 0,43).

Filipinak 1 (% 0,43).

Frantzia 1 (% 0,43).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!