Mus txapelketa, Irunberrin

Aiurri 2026ko urtarrilaren 20a

EH Mus txapelketa, Gasteizen, iaz.

“2026 Tantaz tanto, irabazi arte!” lemapean, abiatzear da Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketa. Ohi bezala, kanporaketa bat Andoainen jokatzen da. Hain zuzen, ostiral honetan, Irunberri elkartean, gaueko 22:30ean hasita.

Izen-ematea dagoeneko zabalik dago Irunberrin. Prezioa, bikoteka, 20 eurokoa da. Egunean bertan ere izena emateko aukera izango da.

Euskal Herrian barrena, egunotan, kanporaketak jokatuko dira eta ondoren lurraldekako eta nazio mailako finalak iritsiko dira. Final handia, esaterako, Amasa-Villabonan jokatuko da.

  • Lehen kanporaketak: Otsailaren 22ra biarte.
  • Herrialdeko kanporaketak: Martxoaren 7an.
  • Euskal Herriko XVII. finala: Martxoaren 28an, Amasa-Villabonan.

Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestatutako arauen arabera jokatuko da. Txapelketako arauak eskura izango dira lehen saioan, baita www.ehmus.eus webgunean ere.

Txapelketaren laguntzaileak honako hauek dira:  ERRIGORA, AIZU!, AEK, Urribitarte, Laboral Kutxa, Koparia, Ahotsa, Izarkom eta Villabonako Udala.

SARI NAGUSIAK

  • Txapeldunak: Txapela, garaikurra eta 3.000 euro. Eta, gainera, nazioartera bidaia lau lagunentzat.
  • Txapeldun-ordeak: garaikurra eta 1.500 euro. Eta, gainera, bi lagunentzat nazioartera bidaia.
  • 3. sailkatua: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • 4. sailkatua: 500 eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
  • 5-8. sailkatuak: 250 euro.
  • 9-16. sailkatuak: 100 euro.

HERRIALDE BAKOITZEKO SARI NAGUSIAK

  • Txapelak, garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkariak eta afariak...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!