Zuazo taldea garaitu zuten (28-26) partida estuan baina, oraingoan, puntuak etxean geratu ziren.
Datorrenean bigarren itzuliko lehen jardunaldia izango da eta berriro ere Allurralden jokatuko dute arratsaldeko 16:30ean hasita. Behin garaipenari zaporea hartuta, errepikatzeko gogoz dira andoaindarrak. Oraingoan Kukullagararen bisitaldia jasoko dute. Lehen jardunaldian bizkaitarrak izan ziren garaile (29-21).