Eremu hartako plazan eta inguruetan biltzen diren etxebizitza guztietako jabeak “Andoaingo Zabalguneko 20.1, 20.2 eta 21 Sektore Bateratu”ko kide dira eta haiek guztiak ordezkatzeko Konpentsazio Batzarra eratu zen. Hasieran aipaturiko sententzia 2014koa da. Urteak igaro dira eta, berriki, epaileak Andoaingo Udalari helarazi dio betearazi behar den sententzia. Egunotan, Udalak igorritako jakinarazpenak jasotzen ari dira dozenaka etxebizitzen jabeak. Bertan agertzen dira egoeraren azalpena, jabe bakoitzak ordaindu beharreko diru-kopurua eta kantitate hori ordaintzeko jarraibideak.
Udalaren ekimenez, informazio-bilera
Duela hogei urteko kontuak badira ere, honaino iritsi da auzia. Eta, gaiaren dimentsioa ikusita, joan zen urtarrilaren 14an Andoaingo Udalak –Andoni Alvarez alkatea buru zela– bilera deitu zuen Bastero Kulturgunean. Bilera hartara etxe-multzoetako administrariak eta haien kudeaketa daramaten ordezkariak deitu zituzten. Bilera luzea izan zen, eta handik hainbat ondorio atera ziren. Lehena, Udalak informazio-zerbitzua herritarrei ematea. Bigarrena, lehen bilera horri segida ematea.
Hala, Udalak gaur goizean oharra argitara eman du hartutako bi konpromiso horien inguruko xehetasun gehiago emateko.
Arreta-zerbitzua, herritarrei:
- Alkateatzatik ohiko ordutegian erantzungo diegu interesdunei.
- Kontsultak argitzeko zerbitzua emango du hurrengo astean. Zehazki, urtarrilaren 26tik 28ra, arratsaldeko 17:00etatik 19:30era.
Informazio-bilera berria:
- Otsailaren 3an, asteartearekin, bigarren informazio-bilera deitu dute, informazioa eguneratu eta kontsultak erantzuteko. 18:30ean izango da Bastero Kulturguneko auditorioan.