Elikagai-bilketa, Saharako herritarrei helarazteko

Aiurri 2026ko urtarrilaren 22a

Artxiboko irudia.

Hurria-Saharak, urtero bezala, elikagaien bilketari ekin dio.

Aste hauetan Andoaingo ikastetxeetan egiten ari da bilketa-lana. Herritarrek, datozen egunotan, parte hartzeko aukera izango dute. Aukerak, zehazki, hiru dira: Aste osoan, Zumea plazako Eroski supermerkatuan; ostiralean eta larunbatean, Extremadura kaleko BMn; eta, datorren asteburuan, Super Amaran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!