Klubeko bederatzi taldekide bildu ziren denera. Honako hauek: Ane Meyer, Nille Becerra, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Itxaso Iparragirre, June Apeztegia, Izaro Bautista, Lier Garmendia eta Aiala Erro.
Guztien parte-hartzea amaituta, 8 marka pertsonal berri lortu zituzten. Seinale ona da hori klubarentzat: "marka pertsonalekin batera, Gipuzkoa mailako txapelketetan lehiatzeko aukerak handitzen doazela ere ikusten ari gara; alde horretatik, 50 tximeleta eta 200 libreko proban egindako denborekin Lier Garmendiak Gipuzkoako udako txapelketarako gutxienekoak lortu zituen. Igerilari guztiak oso lan txukuna egiten ari direla ikusi dugu eta horren erakusle da askok hobetu dutela haien markaren bat; eta ez bada hala izan, haien denbora onenetatik oso gertu aritu dira denak. Zorionak denoi alde horretatik eta segi lanean!".
Urrutira joan gabe, aurreko asteburuan Hernaniko Sarian parte hartu zuen hainbatek. Igerilari bakoitzak 100 metroetako estilo bat egiteaz gain, guztiek lau estiloetako 200 metroko proban lehiatu behar zuten.