Ostiraletik igandera, Allurralde Kiroldegian
Lehiaketa ostiralean (urtarrilak 23) hasiko da, arratsaldeko 18:00etan, Urdaibai eta Muskizen arteko norgehiagokarekin. Ondoren, 19:30ean, Leizaranek Bera Beraren aurka neurtuko ditu indarrak.
Larunbatean, arratsaldeko 15:00etan hasiko da jardunaldia Bera Bera eta Urdaibairen arteko partidarekin; ondoren, 18:15ean, Leizaran eta Muskiz elkarren aurka ariko dira.
Igandean azken partida erabakigarriak: jokatuko dira: 09:30ean, Muskiz eta Bera Bera aurrez aurre izango dira; 11:00etan, azkenik, Urdaibai eta Leizaran.
Leizaran Eskubaloiaren mezua, zaletuei
“Klubak zaletu guztiak animatu nahi ditu Allurralde kiroldegira hurbiltzera, bertako jokalariei harmailetatik babesa ematera”.
Kadete mailako taldea denboraldi bikaina egiten ari da, aurreko asteburuan Gipuzkoako txapeldunaren titulua eskuratu ostean.