Sinopsia:
Ernesto Duranek badaki gaixorik dagoela. Emaitza klinikoek kontrakoa dioten arren, emaztearengandik banandu eta bakarrik bizi denetik, susmatzen duenez hilgarria izan daitekeen gaitz baten sintoma guztiak pairatzen ditu. Bere buruak, gorputzak baino gehiago, ezin dio gezurrik esan. Ez da hipokondriaren kasua. Bere obsesioa haratago doa: ziur dago mediku bakar batek salba dezakeela. Baina aukeratuak, Javier Miranda doktoreak, une horietan bertan tragedia pertsonal bati egin behar dio aurre: bere aitak, ama hil zitzaionetik bakarrik hazi zuenak, haur bat zenean, eta oso lotuta dagoenak, minbizia duela eta bizitzeko aste gutxi geratzen zaizkiola adierazten duen diagnostiko ukaezina.