Zertan datza tailerra? Horrela deskribatu dute tailerra deitzaileek: “Autozainketa hitzak aldaketa emozionalak kudeatzen ikastea esan nahi du, besteak beste. Tailer honetan tresna batzuk ezagutuko eta jarriko dituzu praktikan, zure emozioak behar bezala ezagutzen eta kudeatzen lagunduko dizutenak, haiekin ahalik eta ondoen bizi ahal izateko”.
Andoaingo biztanleek parte hartzeko aukera dute baina, oraingoan, interesatuek Tolosara edo Zizurkilera mugitu beharko dute. Tailerrean 2 ordu eta 30 minutuko saioak egingo dira, astean behin, 8 astez. Saioak taldean egiten dira eta horietan izena eman dutenen partaidetza sustatzen da. Osasun zentroan eman daiteke izena, baina baita helbide elektronikora eskaera bidaliz. Bertan pertsonaren izen-abizenak eta kontakturako datuak jarri behar dira: pacienteactivo@osakidetza.eus / 943 006 551.
Xehetasunak
Tokia: Tolosako kultur etxea.
- Hasiera: 2026/02/03.
- Eguna: Asteartea.
- Saio kopurua: 8.
- Ordua: 10:30-13:00.
- Modalitatea: Aurrez aurreko prestakuntza.
Tokia: Zizurkilgo Plazida Otaño Udal Liburutegia.
- Hasiera: 2026/02/12.
- Eguna: Osteguna.
- Saio kopurua: 8.
- Ordua: 10:00-12:30.
- Modalitatea: Aurrez aurreko prestakuntza.