Alderik alde, traba egiten ari da kamioia N1 eta A15 errepideetarako sarbidean

Aiurri 2026ko urtarrilaren 27a

Sorabillan, A15 eta N1 errepideen sarbidean, alderik alde traba egiten ari da kamioia. Guraizearena egin du eta ezinezkoa da bertatik igarotzea. Lehen orduan Udaltzaingoa hurbildu da bertara eta, une hauetan, kamioia bertatik kentzeko garabiaren zain dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!