Plazaolako bidetik egingo dute txangoa ibiltariek. Itzulera, berriz, Otietan barrena egingo dute. Bidean, Olagain auzoko jubilatuen Santa Kruz elkartean, hamaiketakoaz dastatzeko aukera edukiko dute, 12:30etik aurrera. Antolatzaileek adierazi dutenez “ibilaldira etortzen ez direnak ere hamaiketakora gonbidatuta daude”.
Euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza Mintzalagun ekimena, eta berarekin harremanetan jartzeko, hiru modu daude: Telf.: 662132558. Bloga: praktikatu.eus/blog/andoain. Korreoa: andoain@aek.eus.