Bertxin elkarteko Jubilatu eta Pentsiodunek ere inauteriekin gozatzeko asmoa dute

Aiurri 2026ko otsailaren 10a

Bertxin Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak hiru ekitaldi antolatu ditu hurrengo egunetarako, bere bazkide diren ehunka herritarrek elkarrekin goza ditzaten inauteri jaiak. Hain zuzen, txokolate-jatea, "Con faldas y a lo loco" filma eta bazkaria antolatu dituzte.

Hona zuzendaritza batzordeak prestatu duen egitaraua:

Otsailak 12, Ostegun Gizena:

17:00 Txokolate-jatea. Elkartean.

Otsailak 13, Ostiral Mehea:

15:45 "Con falda y a lo loco" filmaren emanaldia. Zuzendaria: Billy Wilder. Aktoreak. Marilyn Monroe, Jack Lemmon eta Tony Curtis. Elkartean.

Otsailak 14, larunbata:

13:30 Bazkaria, Oianume jatetxean. Irteera, San Martin eliza atzealdetik autobusetan, 13:30ean. Izena ematea, elkartearen egoitzan, astearte eta ostegunetan (16:00-18:00). Antolatzaileek parte-hartzaileei gonbidapena luzatu diete mozorrotuta joan daitezen, “batez ere, bazkal ostean, festa izango delako jantokian bertan”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!