Ekitaldiz jositako Inauterien programazioa aurkeztu dute

Aiurri 2026ko urtarrilaren 27a

Egitarauaren antolaketan parte hartu duten hainbat eragilek, udaleko zein herri elkarteetako ordezkariek, Goikoplazan egin zuten atzo aurtengo inauteri jaien aurkezpena.

“Haur, gazte eta helduentzako askotariko jarduerak eskaintzen ditu programazioak, konpartsetatik hasi eta txarangetara” adierazi zuten Jai Batzordeko kideek ekitaldian.

hain zuzen, axeriek Leizotz baserri-auzoan iragarriko dute Inauterien jai-giroa lehenbiziko aldiz larunbat honetan, Puska Biltzearen ohituraren eskutik. Otsailaren 6an izango dute jarraipena jaiek, Ondarretako Herri Eskolako Kalderero Txikiekin.

Axerien eta Kaldereroen ospakizunak atzean utzita, giro urbanoko inauteriak nagusituko dira Andoaingo kaleetan, otsailaren 12an hasi eta 15era bitarte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!