Txapela jantzi du, Errioxan irabazita

Aiurri 2026ko urtarrilaren 29a

Unax Gonzalez andoaindar gaztea Gazteleku pilota elkarteko kide da eta aurreko larunbatean Najerako IV Torneoko finala irabazi zuen. 

Lehia estua izan zuen pilotariak, Bergarako pilota eskolako Inar Ilarramendiren aurka. 4 1/2ko finalean, infantil mailan, lehia estua izan zen bien artean eta, azkenerako, txapela Unax andoaindarrak jantzi zuen (17-18).

Une gozoan da Unax gaztea. Izan ere, abenduan, Gipuzkoako txapelketako infantil mailako finala ere irabazi zuen. Orduko hura Azkoitiko Gurea pilotalekuan jokatu zen eta aurrez aurre aritu ziren ziren Azpeitiko Adei Lizarralde (Ilunpe) eta Andoaingo Unax Gonzalez (Gazteleku). Gaztelekuko pilotariak lortu zuen txapela, hura ere, lehia estuaren ondoren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!