Mendizabal-Ruiz de Infante bikotearen lehen puntuak

Aiurri 2026ko urtarrilaren 29a

Amezketako Larrunarri pilotalekuan jokatu zen, aurreko asteburuan, Emakume Master Cup Zirkuituko Binakako Txapelketako jardunaldi berria. Lehian jarraitzeko garaipena lortu zuten Ruiz de Infantek eta Mendizabalek, Zabaleta-Bertizi 22-10 gailenduta.

Emaitza hori eta gero, bi bikoteak sailkapen nagusian berdinduta geratzen dira, partida bat irabazi eta bestea galduta. Binakako txapelketa Nagusiaren hurrengo jardunaldia datorren otsailaren 1ean jokatuko da Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.

Lehiaketa berean, beste partidan, aurrez aurre aritu ziren Etxegarai-Capellan eta Ibarrola-Erasun bikoteak. Aurrelari uhartearra eta Zizurkilgo atzelaria izan ziren garaile (22-11).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!