Eta parean izango duena Azpiroz izango da. Sasoiko dago nafarra, aurreko asteburuan Ezkurra garaitu ostean (30-19). Galarretan jokatutako partidan, Ezkurra baino hobea izan zen izan zen Azpiroz, batez ere, partidaren erdialdean. 17-6ko partziala egin zuen, ordura arteko berdinketarekin hautsiz. Sakea izan zen gakoetakoa: irabazleak zortzi tanto egin zituen saketik. 12-10etik 24-14ra pasa zen eta, hortik aurrera, irabazleak ederki kudeatu zuen lortutako errenta. Azpirozek ezker pareta gehiago ukitu zuen eta ari aritu zen jokaldi askotan. Zailduko zaio lehia orain, ez baita edonor parean izango duena: Ansa urnietarra.