Argazkian, atzoko saioko parte-hartzaileak, bilduta (Argazki-sorta: Bertxin Jubilatu eta Pentsiodunen Elkartea)
Hain zuzen, Leizaran Institutuko “Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria” zikloko bigarren mailako irakasleek eta ikasleek gidatu dute bi zatitan banatzen den tailerra, eta adin nagusiko emakumez osatutako talde batek hartu du parte horietan; guztira 18-20 lagun inguru bildu ditu tailerrak.
Oso saio polita eta hunkigarria izan zen atzokoa, parte-hartzaileen esanetan. Bereziki, adineko pertsonek, hurrengo urteko denboraldian (2026ko iraila-2027ko otsaila) tailer horietan berriro murgiltzeko nahia adierazi zuten. Pena agertu zuten talde berarekin jarraitu ezin izateagatik (ikasleek ikasketak amaituko baitituzte), etorriko den taldearekin jarraitzeko gogoa azaldu zuten
Helburu anitzeko tailerrak
Honako helburuak ditu aipatu tailerrak:
- Andoaingo herritarren “zahartze aktiboa” sustatzea.
- Jarduera osasungarriak eta ohitura berriak eskuratzea bultzatzea.
- Gaitasun kognitibo eta motorrak lantzea.
- Ongizate biopsikosoziala (integrala) sustatzea: gorputza, emozioak eta harremanak.
- Belaunaldien arteko harremanak eta elkarrengandik ikastea sustatzea.
- Isolamendua saihestea, harremanak erraztuz eta sustatuz.