Andoaingo gobernu taldeak (EH Bildu) adostasun politikoak lortu ditu PSE-EErekin, besteak beste, segurtasun-kamerak jartzeko. EAJ-PNVk lotura zuzena ikusi du partida hori onartzearen eta landa-bideetarako beste bat murriztearen artean. Azken hori, alderdi abertzaleen arteko adostasun bat zela diote jeltzaeek. “Hartutako konpromisoei bizkar ematea” dela iritzi diote eta horrexegatik 2026ko Udal aurrekontu proposamena onartzeari uko egin diote.
Nahiz eta eurak egindako hainbat partida aurrekontu berrian txertatzea lortu, inbertsio handiko bi bazterrean utzi izana ezezkoan sakontzeko arrazoiak dira EAJ-PNVrentzat. Horrenbestez, Imanol Goenaga bozeramailearen ahotan, “akordioak ez dira tramite hutsak, konpromisoak dira. Gobernatzea ez da soilik zer egiten den erabakitzea, baizik eta nola eta norekin egiten den erabakitzea. Eta, gaur, zoritxarrez, EH Bilduk elkarrekin eraiki genuen ibilbide-orritik urruntzea erabaki du”.