Malen Agirreren erakusketa, Bastero Kulturgunean

Aiurri 2026ko otsailaren 3a

Katapulta Plataforma tokiko artistak —abeslariak, aktoreak eta diziplina desberdinetako sortzaileak— bultzatu eta haien lana ezagutarazteko sortutako ekimena da. Egitasmo horren baitan egingo da “Figuras sin dibujar” pintura erakusketa.

Bastero Kulturguneko erakusketak "artistaren unibertso piktorikoan murgiltzeko aukera eskaintzen du. Bertan, etengabeko mugimenduan dagoen paisaia emozional bat aurkezten da, zeinean koloreak, keinuak eta giza figurak sentikortasunetik eta barne-begiradatik elkarrizketan aritzen diren". Hitz horiekin aurkeztu dute erakusketa. 

Erakusketaren irekiera-ekitaldia ostegun honetan da, 18:30ean hasita, eta Malen Agirre artista bertan izango da

 

Erakusketa

  • Otsailak 5-martxoak 7.
  • Astelehenetik ostiralera, 18:00-20:00; larunbatero, 10:30-13:30 eta 18:00-20:30.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!