Ama Kandida eta Gudarien etorbidea eremuen eraberritzea erabatekoa izaten ari da. Azpiegitura lanak egin ostean, oinezkoentzat erabilgarri diren eserlekuak jartzeari ekin diote. Denbora luzez, lanak medio, ez zen pausalekurik inguru haietan eta, orain, berriak ikus daitezke. Eskertuko dute, besteak beste, adinekoen egoitzako egoiliarren bisitariek.