100 gramo haxix droga antzeman dio Ertzaintzak pertsona bati

Aiurri 2026ko otsailaren 4a

Bart gauean gertatu zen herrigunean eta atxilotuta eraman zuten komisaldegira. 

Ertzaintzak zabaldu duen oharraren arabera, “gaueko 21:30ak aldera, prebentzio-lanetan ari zen Ertzaintzaren herritarren babeserako patruila bati susmagarria iruditu zitzaion Andoaingo ostalaritza-lokal baten kanpoaldean zegoen pertsona baten jarrera”. Agenteek pertsonaren joan-etorriak aztertu ondoren, lokalaren barnealdeko zakarrontzia aztertu zuten, “eta bertan 100 bat gramoko haxix-tableta bat aurkitu zuten. Ondorioz, gizona atxilotu zuten droga-trafikoa leporatuta”.

Andoainen antzemandako drogaren argazkia zabaldu du Ertzaintzak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!