Transfobiarekin lotura duen erasoa salatu dute

Aiurri 2026ko otsailaren 4a

Andoainen, herrigunean, ibilgailu batean zegoen Naizen elkartearen pegatinaren gainean x handia jarri izana salatu dute.

Gertaeraren aurrean, elkarteko hainbat kidek atsekabea adierazi eta eraso onartezina dela diote. Hala, Udaltzaingoaren aurrean salaketa jartzeko asmoa azaldu dute.

Aiurriko tartea baliatu nahi du Naizenek gertaera salatzeko. Bide batez, aniztasunaren eta errespetuaren aldeko aldarria egin nahi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!