La Salle Berrozpeko irakasle eta ikasleak kantari aritu dira Santa Ageda bezperako ospakizunean. San Martin parrokira joan dira lehenbizi, eta han, Karmen Rodriguez irakasle ohiak erretaulan dagoen Santa Agedaren irudiaren gaineko azalpen txikia egin die. Ondoren, Goikoplazan abesten aritu dira guztiak ere. Argazki-sorta eta bi bideo (behean), ikusgai: