Gaikaldera begira jarrita dago Euskaldunako lehen taldea

Aiurri 2026ko otsailaren 6a

Artxiboko irudia.

Denboraldiko partzial onena kateatu du Gaztañagaren taldeak, 9 puntutik 5 eskuratuz. Baina gertuko aurkariak ere puntuak pilatzen ari dira. Behekaldean, beraz, gauzak estutzen ari dira.

Bolada onari eutsi nahi dio Euskaldunako lehen taldeak. Orioko eta Mutriku taldeen aurka berdinketa lortu du eta, Beti Gazteren zelaian, garaipena

Azken hiru jardunaldietan ez du partidarik galdu eta bost puntu batu ditu, sailkapenari begira garrantzi berezikoak direnak. Bolada on horri sgida emateko aukera du Andoaingo taldeak, Ubitarte zelaian hartuko baitu Elgoibar taldea. Ez da partida erraza izango sailkapenari begira jarriz gero: Elgoibartarrak zazpigarren dira sailkapenean, 31 punturekin. 9 garaipen lortu dituzte eta, aldiz, Euskaldunak soilik 3. Joanekoan, esaterako, Elgoibar 3-1 nagusitu zen.

EUSKALDUNA-ELGOIBAR
Otsailak 8, igandea. 16:00 
UBITARTE (ANDOAIN)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!