Gipuzkoako Arditurri eta Plazaolako meategietan XIX. mendean erabili ziren bagoneta bat eskuratu eta txukundu dute Burdinako kideek azken aldian. Garrantzitsutzat jo dute antigual hori eskuratu izana, eta 2.000 pieza etnografikoek osatzen duten Gordelekuarentzat aberasgarria izango dela adierazi dute.