Hurria-Sahara elkarteak, Andoaingo Udal Brigadaren laguntzarekin, Andoainen jasotako elikagaiak Donostiara eraman ditu. Bilketa-garaian Saharako bi herrikide izan dira eta Aiurri bidez eskertza adierazi diote herriari. Elikagaiak Donostiako biltegi batean daude orain, eta laster Sahara alderantz eramango dituzte.