Zorionak, Jesus!

Aiurri 2026ko otsailaren 12a

Jesus Viña Oterok 100 urte bete ditu aste honetan eta andoaindarrak Udal agintarien bisitaldia jaso zuen etxean bertan. Udalaren izenean, Andoni Alvarez Lete alkateak eta Haizea Barandiaran zinegotziak oroigarri bat eman zioten opari, udalaren eta herriaren izenean; lore-sorta bat ere eman zioten. Argazkian, pozarren ageri da Jesus, udal agintariez eta etxekoez lagunduta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!