Aitari egindako ereserkia

Aiurri 2026ko otsailaren 12a

Bada bizitza inauterietatik harago. Asteburuan, esaterako, dokumental interesgarria eskainiko du Bastero Kulturguneak.

Flores para Antonio

Zuzendaria: Elena Molina, Isaki Lacuesta. Aktoreak: Alba Flores, Lolita, Rosario Flores, Ana Villa, Antonio Carmona, Ariel Rot, Joaquin Sabina, Silvia Perez Cruz, Antonio Flores, Lola Flores, 'El PescaÌlla'... Generoa: Drama. Herrialdea: Espainia. Iraupena: 98 minutu.

Alaba bere aitari buruzko egia bilatzera doa. Musikari mitiko bat da aita, "No dudaria", "Siete vidas" eta hainbat kantu ezagunen egilea. Alabak 8 urte zituela hil zen aita, Antonio Flores handia. Urteak igaro dira eta Alba Flores alaba aktore ospetsua da. Albak abesteari utzi zion Antonio galdu zuenean, eta orain bere ahotsa eta istorioa berreskuratzera doa, bere senide eta lagunei lehen aldiz galdetuz. Alba Gonzalez Villa "Vis a vis" eta "La casa de papel" telesailetan aktore lanetan aritu izan da, besteak beste. Oraingoan aitari buruzko dokumentalaren protagonista da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!